XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24. Biraketen aplikazioak marrazketa industrialean (24, 25 eta 26. irud.)

Biraketak, bista lagungarrietan plano-aldaketak bezalaxe, bere bista normalean agertzen ez den formaren egiazko magnitudea zehazteko erabiltzen dira.

Horretarako biraketa-ardatza proiekzio-plano batekiko elkartzut edo L.L.arekiko paralelo hartzen da, eta puntuak biratuta honakoak betetzen dira:

1. Biraketa-ardatza B planoarekiko elkartzut denean, puntuek urrunera mantendu egiten dute eta biraketa-ardatzeraino distantzia berdina dute. (24 eta 25. irud.)

2. Biraketa-ardatza H planoarekiko elkartzut denean, puntuek kota mantendu egiten dute eta biraketa-ardatzeraino distantzia berdina dute. (26. irud.)

3. Biraketa-ardatza L.L.arekiko paralelo denean, hots, profileko planoarekiko elkartzut denean, puntuek ardatzerainoko distantzia konstante mantentzen dute.

Ondoko urratsak eman behar dira:

Puntu bat biratu egiten da angelu batez, bera dagoeneko aurpegia dagokion proiekzio-planoarekiko paralelo gera dadin eta egiazko magnitudean ikus dadin.

Gero puntu guztiak angelu bera eta norantza berean biratzen dira. (24, 25 eta 26. irud.)

Pieza batek aurpegi bat bi proiekzio-planoekiko zeiharra baldin badu, hots, proiektatzailea ez bada, ondoz ondo bi biraketa egiten dira: lehen biraketan proiekzio-plano batekiko proiektatzaile ipintzen da eta bigarren biraketan beste proiekzio-planoarekiko paralelo ipintzen da.